Euskalteleko F680 routerraren pasahitzak

Orain dela haste pare bat Euskalteleko eskaintza bat aprobetxatuz, ADSLtik zuntz optikora pasa nintzen baina “arazo” pare bat aurkitu nituen.

Nire sarearen antolaketan zerbitzariak eta halakoak ditut eta beharrezkoa nuen routerraren konfigurazioa aldatu ahal izatea baina ez nuen pasahitzik beraz, Interneten egon naiz egun hauek gora ta behera bilatzen. Azkenean, atzo gauen aurkitu nituen eta horregatik, beste jendearendako utziko ditut hemen.

Erabiltzaile arrunta bezala sartzeko (ikusteko gauzak baina ezin aldatu):

user / user [erabiltzaile / pasahitza ]

Support erabiltzailearenak (ohizko parametroak aldatu ahal izateko):

avanzado / avanzado

Oraindik Telnetekoak bilatzeko ditut baina hor dituzue. Besterik ez!

Advertisements