Hutsaren Hurrengoa
Non zentzugabekeriak zentzugabeagoak dira (saiatu 6 aldiz jarraiturik esaten)
Ordenagailua beti gainean
Posted by on 2009, Iraila 9
Bai ba, orain dela urte bat hasi nintzen nire notebook txikiarekin lanean eta ezkero beti, edo ia beti, gainean eramaten dut.
Lan egiteko era bitxia da, ordenagailu nagusia piztuta izatea eta ondoan txikitxo hau, DVD baten kaxa baino apur bat handiago dena, eta atentzio gehiago izaten du gainera. Normalean erabiltzen dut notatxoak, azalpenak, ideiak, programazio plangintzak eta abar egiteko. Gainera, nola ordenagailu oso bat denez (PDA batekin konparatuta), eguneroko gauzak lasai egin daitezke berarekin, adibidez, eposta begiratu, webguneak lasai ikusi, pdf irakurri,.. Noski, ez du beste ordenagailuen potentzia baina horretarako ditugu handiak ezta?
Beno, ba ordenagailua Acer Aspire One bat da, 8 Gb disko gogorrarekin eta noski, GNU/Linuxekin, Jolicloud deritzon distribuzioarekin nire kasuan. Bateria berri bat erosi nuen, 10 horduko karga izateko eta egia esanda, Jolicloud apur bat kentzen dio, ordu bat inguruan. Ea noiz bukatzen duten eta benetako banaketa bat bezala ateratzen duten.
Gero arte!