Badoa!
Aupa, azkenean!
Zenbat denbora idatzi gabe! Orain dela hilabete bat idatzitakoa galdu egin dut gainera!
Gertatu izan dena da Informatikaren Jainko eta Jainkosak nire ordenagailuarekin jolasten hasi zirela eta bai ArchLinux eta bai Windows izorratu zutela. Linuxen kernel-a eta fitxategi sistema eta Windowsen ba, beti bezala, ezin zehazki jakin zer baina ez zen pizten. Windows ber-instalatzearekin frogatu nuen baina ez dut gomendatzen (Berreskuratze instalazioa), orain dudan Windows-a ez dit ez teklatua ez sagua errekonozitzen, partizio abiarazlea aldatu du eta nituen programak ez dira agertzen (gutxienez mahigaineko ikonoak ez dira beharbezalakoak), baina nola gutxitan erabiltzen dut, seguritate kopia bat eginen dut Linux-etik eta kito, instalazio garbia eginen dut.
Ta Linux-ekoa, beno. Portatilarekin jeitsi Live USB bat, sartu, saiatu berreskuratzen sistema, 32 Bit-eko distro batekin ezin dela gogoratu eta jeitsi 64ko bat, zuzendu, berrabiarazi, eguneratu berriro kontsolatik, berriro izorratu… horrela 2 aste.
Ta orixe, ea orain hasten naizen berriro lehen nituen gauzekin. Ongi izan!
HoRtZoN
PD: Ze nolako euri zaparrada erortzen ari den!
Oops
Atzoko idazkia bukatu gabe zegoen, horregatik desagertu da. Ea gauerako bukatzen ditudan gauza pare bat eta hasten naizen berriro idazten
Ongi izan!
Egun on berriro!
Azkeneko egunetan, buruan bueltaka izan dut blogan berriro idaztea, baina nola berehala aspertzen naiz eta alde batera uzten dut, aldi honetan arau finko batzuk jarriko dizkiot nire buruari ea idazten jarraitzen dudan.
Hasi baino lehen, aste honetan ez dut ia astirik ezer egiteko eta uste dut ez dudala ezer idatziko, baina zerbait prestatuko dut gutxika gauetan (joko programazioari buruz da BennuGD-rekin, nola hasi, eredu pare bat,… ).
Gero arte!

